Ipar Euskal Herriko kartografiaren 500 urteak erakutsi nahi izan dituzten Irisarri Ospitalean. Mapa zaharrez osatu erakusketa muntatua dute, eta ostiralean, bi hizlari ere jinaraziko dituzte: Xarles Bidegain eta Pascale Goñi.
Bilketako Peio Jorajuriak eman dizkigu xehetasunak.
Artista-tailer berri bat ireki da Izuran: Tauki(r))inia. Borta zabaldu dio Irulegiko Irratiari. Ainizeren mikrotik tiraka, barne horiek ezagutzerat sartu gara.
Oroit, Izurako barne hau, ez dela publikoari edekia, If Matxikote artistaren lantokia baita, harat joan nahi izanez gero, hobe artistarekin aitzinetik harremanetan sartzea.
Donibane Garaziko skate-park berrirat joan garelarik Iban Sales skatelariarekin gertatu gara. Baliatu gara galdegiteko zer iruditzen zaion parkea, eta, bide batez, bisita-gidatua egin digu Ainizeren mikroan.
Egun guzietako bizia aisatzeko dute ireki Donibane Garaziko Zerbitzuen etxe berria. Paperrerian laguntzeko ireki ditu bere bortak Zerbitzuen etxeak astelehen goizean.
Gilbert Ozafrain Hiri Elkargoko Garazi-Baigorriko poloko erreferenteak eman dauzkigu xehetasunak.