DOINUEN PLAZATIK: Karma taldea

2023-08-17

Rock talde berria da Karma, Amikuzetik Antton Araspinek gitarran eta kantuz, Garazitik Miguel Etcheverryk baterian eta Urruñatik Benjamin De Labacak baxuan osatzen dutena. Hiruek Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak taldean elkarrekin arituak izan ziren. Antton Araspinen sorkuntzetarik abiaturik "Odolean Dena" lehen diskoa argitaratu berri dute eta hunen aurkezten ibiliki dira kontzertuz kontzertu.