Heletan herriko etxeak ereman obra guzien estrena eguna larunbat huntan !

2024-04-25

Nork ez ditu ezagutu Agerria eta Agerraldi Heletan.... Duela 10 urte Ramuntxo Etxeverri-ren heriotzearen ondotik, plaza sartzean aurkitzen zen Agerria ostatu-etxaldea zerratu zela. Eta duela 4 urte, herriko etxeak erabaki zuen erostea. Leku hortan dira obrak egin. Orotarat dena kondutan hartuz 4 milio euro et'erdiko obrak. Philipppe Etxepare Heletako auzapezak argitasunak eman dauzkigu :