Baigorriko Arrola dantza taldeak 75 urte !!

2017-11-16

Baigorriko Arrola dantza taldeak 75 urte betetzen ditu. Karia huntarat, Arrola dantza taldeko belaunaldi desberdinak elkarretaratu dira Jauzi izeneko ikusgarriaren prestatzeko. Hau heldu den azaroaren 25-ean emanen dute Baigorriko esker partean.

Joan den igandean egin dute dantzariek lehen errepika orokorra. Parada Antton Kurutxarrirekin Arrola taldearen ixtoria ezagutzeko.