Claire : Huntz hostoa

2017-06-15

Denek ezagutzen dugu huntz hostoa, landare igogarri hau, edozoin zurkaitz, murru edo enborren gainean igaiten eta garatzen da. Latinez, Hedera helix du izena, lierre frantsesez.
Itzalpean laketzen bada ere, eguzkiaren argia behar du lilitzeko eta fruituen emaiteko.
Bizi luzea ukaiten ahal du huntz hostoak, Italian, 10 mendeko huntz hostoak ezagutzen baitira !

Errespetu gehiago merezi luke landare hunek xorientzat eta erleentzat baitezpadakoa baita. Larrazkenean lilitzen denetz, erleek erreserben egiteko baliatzen duten azken lorea da huntz hostoarena. Xoriek aldiz, bere fruituak dituzte gustuko, negu luzearen ondotik janari eskasean direla, urteko lehen fruitua preziatzen dute