Donapaleun skate park eta pumtrack gunearen sortzekotan dira, proiektua garatzeko bilkura bat iragan berri da

09/25/2020

Hauteskunde kanpainan aipatutako proiektua dugu skate park eta pumtrack gunearen sortzea. Azpimarratzekoa da Donapaleutik 60-bat km-tara ez dela holako egiturarik. Karrikak libratuz eta karrika artifizial bat eskainiz, ontzi zirkularren eskaintzea ere bada. Pumtrack ibilbide hetsi bat da gora beherekin. Parke egile profesional bat hor zen hautetsi eta hurbildutako herritarrei proiektua aurkezteko. Pettan Aizager hautetsia eta bertan ziren jendearen lekukotasunak entzungai.