Kike Amonarriz Larzabalen

2017-05-12

Ostirale huntan Kike amonarriz euskal soziolinguista Larzabalen izanen da, manex erdozaintzi etxart kolegioak gomitaturik.

Arratsean hiltzaldi bat proposatuko du 8’30tan : Eskola eta ikastolak ezin bestekoak dira euskararentzat. Bainan jakina da ez direla aski. Zergatik ez diren aski eta norberak zer egin lezakeen aztertuko du soziolinguistak molde parte hartzailean, laster erranen daukun bezala. Bainan lehenik arratsaldean kolegioko 4 eta 3garrenekoekin eginen duen talierra esplikatzen dauku.