Berriak

  • STREET ART eguna larunbat huntan Donapaleun !

    2024-04-18

    Donapaleuko herriko gazte kontseiluak antolatu egunean : grafitti handi bat eginen da 4 metra luze eta bi metra goratasunekoa ; BMX edo skate ikastaldiak ere profesional batzuekin kitorik izanen direnak ; musika animazioak eta egun osoan ere food truck bat jateko eta edatekoekin. Erran bezala herriko kontseilari gazteek dute animazio egun hori antolatu ; hortan dira Antton, Oihan, Jon, Amaiur eta Gilen

    Irakurri gehiago
  • Lakako lasterkaldia

    2024-04-18

    Eguraldi ederra lagun jende izanen da igandean ortzaizen lakako lasterkaldiaz gozatzeko. Lokarri elkarteak antolatzen du, eta bertako kide den jean louis pebet-ek ibilbideko aldaketak aipatzen dizkigu:

    Irakurri gehiago
  • Astezken goiz huntan, gorputz perkusioak atelierra antolatzen du Garaziko mediatekak

    2024-04-16

    Mediateka Garaziko geltoki ondoan aurkitzen da. Liburu, aldizkari, bideoak alokatzen dira, estilo eta adin guzientzat. Xoko desberdinak ere aurkitzen dira, jendea goxoki egoiteko. Nahia Dumaz Zamora mediateka huntako langilea da, entseatzen da leku hau ahal bezainbat animatzen. Eskolak errezebitzen ditu, eta irakurketa ere egiten haurrer, euskaraz eta frantsesez ; atelierrak ere antolatzen ditu, asteken huntakoa bezalakoa

    Irakurri gehiago
  • Alex Artzelus "azken mohikano militanteak"

    2024-04-16

    Eskuara hizkuntza guttitua izanik, baditu galtzen ari diren eskualkiak, eta eskualki hori mintzo duten hundarreko hiztunak. Duela 15 urthe Nafarroan eskuara galtzen ari zen eremuetan ibili nintzalarik, ezagutu nituen berek bakharrik atxikitzen zuten eskuararendako batere maitasunik ez zuten jendeak. Haatik, badira, azkenak izanik ere, eskuara transmititzen segitu duten etxeak, bai eta landu dutenak ere. Horien lan handiari esker bizi dira oraino eskualki horiek!

    Irakurri gehiago
  • Secret toxiques Euskal herrian

    2024-04-16

    Secrets toxiques, pestizideen aurka eta osagarriaren aldeko egiturak frantziako itzulia egiten ari da etapaka, atzo oloruetik abiaturik maulera iritxi dira 10bat txirindulari. Haien mezua pastu nahian euskal herritik landesetara eta biarnoan bukatuko duten 5 eguneko ibilandian. Pastanarre erraldoi batekin jendearen kuriositatea erakarriz eta mezua pasaraziz hurbiltzen zireneri. Maulen eta beste etapa bukaeretan ber egitaraua dute, 5etan askaria, 6etan liburu erakusketa, 7 afaria eta 8.30tan Secret toxique filmaren hedatzea, azken hau interneten ere ikusten ahal dena. Ondotik eztabaida.

    Irakurri gehiago
  • EHLG : Primaderako betebeharrak

    2024-04-12

    Artaldeak zaintzeko "gardiennage" laguntzak galdegin, PAC doziak bete, MAEC engaiamenduak hartu, etab. Kanpoko lanetaz gain laborariek sudurra paperretan dute primadera hastapen huntan.

    Irakurri gehiago
  • Milaka euskaldun Australiarat joan ziren garai hura...

    2024-04-12

    Hain emigrazioaren ezaguna ez den gaineko erakusketa ikusgai da Donapaleuko Bideak gunean: euskaldunak Australiarat trumilka joan baitziren. Ez baziren ere Ameriketarat joan zirenak bezainbeste izan, hala ere, anitz izan ziren. Bizkaitik sustut, baina Euskal Herri osotik. Gaia ikertu du Esther Kortak eta hortaz solastuko da sarri Bideak guneko auditoriumean, 18:30etan. Beha dezagun nola laburtu duen gaia. Esther Kortaren mintzaldia, beraz, sarri 18:30etan Bideak guneko auditoriumean. Erakusketa apirilaren 25a arte ikusgai izanen da.

    Irakurri gehiago