Asteburu huntan libertitzeko hitzordu zonbait
Asteburua hor da eta libertitzeko hitzorduak ez dira eskas! EH Furgoko lagunek bildutako proposamen zonbait partekatzen dauzkizuegu!
Irakurri gehiagoAsteburua hor da eta libertitzeko hitzorduak ez dira eskas! EH Furgoko lagunek bildutako proposamen zonbait partekatzen dauzkizuegu!
Irakurri gehiagoArbola gai nagusi bezala hartu du mediatekak bere urte mugaren ospatzeko, eta beraz bi astez haziak trukatzeko gune bat atxikiko du eta landareak eskeiniko bakoitzari ekitaldietaz gain.
Irakurri gehiagoGaraiko 3 sakeleko egutegi aurkeztu dizkigu Frantxoa Teilagorrik
Irakurri gehiagoHitzordu horren antolatzeko batu diren elkarte desberdinek, informazio gune bat eta tailerrak proposatuko dituzte Amalia elkartearen baratze partekatuan.
Irakurri gehiagoPasa den urtean, Frédéric Arburua, Maialen Berterreche eta Jakes Sallaberrembordek munduko 8garren mendi handiena igo zuten, hau da Manaslu, Himalayan, eta haien esperientzia dute partekatzen filma horren bidez
Irakurri gehiagoOstiral arratsean Booder humorista; eta ibiakoitz arratsean Elodie Poux. Booder-entzat sartzeak agortuak dira. Elodie Poux-rentzat bakar zonbait gelditzen dira. Bainan jakin euskal irratien jokoetan bi emanaldientzat sartzeak irabazten ahal dituzuela. Patrick Dagorret
Irakurri gehiagoEgun Beñat Iribarnek Ariège eskualdetik, begi aitzinean duen xoxo papo xuria aipatzen dauku, Euskal Herrian ere ikusten dena, bainan migrazioan delarik. Begi aitzinean, otsalizar baten gainean, fruitu punpula gorriz betetzen den arbola, eta xoxoa hauen jaten ari. Funtsean anekdota ere kondatu du Beñat-ek arbol huntaz
Irakurri gehiagoBesteak beste larzabaleko harri borobilen interpretazio zentrorat izan dira ; Lauburu elkarteko Jon Etxeverri Antxart eta Mikel Duvert ere ikastolarat jin dira, ipar Euskal Herri mailan harri borobiletaz eremaiten duten lana esplikatzeko. Eta Ikusi Mikusi Sarako liburu azokara ere izan dira. Bi geletako haurrak entzunen ditugu, lehenik solasean, eta ondotik ipuin kondatzen, egiazko ixtorioetan oinarritzen direnak.
Irakurri gehiagoMitiriñako bigarren eta azken eihera aurkezten digu Jean Claude Mailharinek, Hariztoia eihera, aldi huntan Lagourgue lurren jabeen konpainiarekin.
Irakurri gehiagoErramun Martikorenak 10. diskoa argitaratu du. 14 kantu entzungai dira: Xalbadoren, Manex Pagolaren, Jean-Louis Davanten edo eta Mixel Labeguerie-ren hitzak. Baliteke ondoko asteetan aurkezpen kantaldiak izatea han hemenka.
Irakurri gehiago