IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Mendiko artzainen eta lurren jabeen elkarteen biltzar nagusia iragan da Arrosan. Karia hortaz baliatu dira Arrosako elkartearen lanen berri zabaltzeko. Yoan Laxague laborariak kondatzen dizkigu lanak.
Irakurri gehiagoZubi bat, 13000 ibilgailu, horietan 600 kamioin neguan eta bikoizten dena Udan. Hori da Donibane garaziren errealitatea depatamenduko bide bakarrarekin.
Irakurri gehiagoAgorrilaren 26 etik goiti Ortzaizeko bestak iraganen dira agorrilaren 29a arte. Komiteko hiru kideekin programazioaz solastatu gira eta xehetasunak eman dauzkigute. Ber momentuan, fitesko heldu den berri eman daukute:
Irakurri gehiagoJoztibarreko final erdiak eta finalak fitesko iraganen dira. Final erdientzat bi hitzordu badira; lehena agorrilaren 28an izanen da Izuran, eta bigarrena irailaren 4ean. Bukatzeko, finala Donaixtin jokatuko dira irailaren 10ean. Jakes Mercapide Oztibartarreko kide batek xehetasun gehiago eman dauzkigu txapelketa horren inguruan:
Irakurri gehiagoGasna eta herriko laborantxa aitzinean eman nahi dute ostiral huntan Makean eta horretarako Makeako laborariak elkarteak euskal gasnaren besta antolatzen du. Antolatzailetan diren Beñat Saint Esteben eta Antton Uhalderekin mintzatu gira.
Irakurri gehiagoLekunberriko B eta B espazioa arte galerian “Erretratuak: ikerketa eta presentzia” erakusketa ikusteko azken egunak dira. Aurten, Tolosako Ana Arsuaga eta Barzelonako Bruna Ruiz margolari gazteen margoak ikusgai.
Irakurri gehiagoAkiloukap ahuntz esnezko saboin eta jantzi marka berriak saltegi bat ideki du Donibane Garazin. Marka horren sorrera eta bere saltegi berria aurkeztu digu Yon Hourcadek
Irakurri gehiagoEztigar enpresak gaualdi bat antolatzen du Azkena Bideko foodtruck-arekin. Donaixtin duten enpresan iraganen da talo jate eta sagarno jastaketa. Gaualdiari eta sasoinari buruzko xehetasunak eman dauzkigu enpresan sasoinlari den Leirek.
Irakurri gehiago