Herriko Ogiaren biltzar nagusia berriki iragan da Amenduzen.
Iaz, uztailako hilabetea umia izanki uzta biltzeko zailtasunak ukan dituzte, hala ere 500 tona bilduak izan dira herriko ogia egiteko.
Irakurri gehiagoIaz, uztailako hilabetea umia izanki uzta biltzeko zailtasunak ukan dituzte, hala ere 500 tona bilduak izan dira herriko ogia egiteko.
Irakurri gehiagoEuskarazko postu erdi bat kentzea, eskas den frantses postua osatzeko. Horixe proposatu die Bordaleko Akademiako ikuskaritzak Oztibarreko eskola elebiduneko gurasoei.
Irakurri gehiagoMakeako Jostakin elkartearen 20 urtekari, Antton Lukuren antzerki bat muntatzen ari dira. 14 bat jokolari izanen dira eta hauen gidari Peio Berteretxe taula zuzendari lanetan. Antso Azkarra edo Miramamolinen Esmeralda deitzen da antzerkia eta idatzi hunekin Antton Luku-k 1997 an, Donostia Hiria literatura saria eskuratu zuen, sekulan ez dena taularatua izan. Xehetasunak bildu ditugu Peio Berteretxekin
Irakurri gehiagoDuela bi urte, Xabier Agirrek ideki zuen bere sagarnotegia Buenos Aires-en, Txapela izena duen sagarnoa ekoizteko. Bixtan dena arkentinarrek ez dutela gisa hortako sagarnoa edateko ohidurarik. Bainan txotx egitea gustukoa dute, eta orai Txapela sagarnoa ari da bere lekua egiten. Xabier Agirre-k euskara ez du hain untsa menperatzen, beraz bere amaren laguntzarekin, Arantza Soraluzerekin, Txapela sagarnoaz gehiago jakin dugu
Irakurri gehiagoEscape game jokoak proposatuak izanen dira 6-17 urteko haurrentzat haien gurasoekin aritzeko.
Irakurri gehiagoOztibarreko eskola publikoari postu erdi baten beharrari akademia ikuskaritzak errefusa eman du. Ostiral huntan, eskola aitzinean 17:00etan mobilizatzerat deitua da. 2016an hasi ziren SIVU batekin Oztibarreko 9 herriak Larzabaleko eskola publikoarekin. 62 ikasle baziren hastapen batean, heldu den sartzean 85 izanen dira.
Irakurri gehiagoBaigorriko gaiteroak eta orkestra sinfonikoa elkarrekin arizan dira Baigorriko elizan . Mundu bat bildu da eta publikoa loriaturik atera da emanalditik.Aire klasikoak eman dituzte eta ere Irulegitarra den Ekhi Lambert-ek sortu 4 pieza
Irakurri gehiagoIkusgarri frango ikusteko parada izanen da urririk eta kanpoan. Hauen artean: "Les barjes" konpaniako "Joe and Joe", Claire Ducreuxen "Silencis", Broken Brothers Brass Band, Kukai dantza taldea eta brodaz bros-en Topa, Vents et Marées konpainiaren ikusmenezko eta soinuzko ibilaldia eta Cirque inextremisten Inextremiste.
Irakurri gehiagoJakes Oihenarten Kaniko eta Bexitina pastorala aipagai Frantxoa Teilagorrirekin
Irakurri gehiagoHaur sortzea eta geroko momentuari buruz bi zine-eztabaida Baxe-Nafarroan. Lehenik “Post Partum” dokumentalaren proiekzioa izanen da eta gero, CHUko emagin batzuekin eta Eve Simonet dokumental-egilearekin informazio trukaketa momentu bat izanen da. Post Partum momentu hortaz prestatzeko informazio eskasia salatzen du dokumentalak eta munduko herri desberdinetako ama, aita eta profesionalen lekukotasun zonbaitzu biltzen.
Irakurri gehiago