AMIKUZEKO EIHERAK: Martxutako Zihitako eihera
Martxutako eiheren itzuliarekin segitzen dugu. Auzoei bisita bat egin eta gero, Jean Claude Mailharrinek Martxutako Zihitako eiheraren istoria kondatu digu.
Irakurri gehiagoMartxutako eiheren itzuliarekin segitzen dugu. Auzoei bisita bat egin eta gero, Jean Claude Mailharrinek Martxutako Zihitako eiheraren istoria kondatu digu.
Irakurri gehiagoAstelehen huntan hasi da eta hurrengo 4 astelehenetan eginen da. Ikasleek denbora mugatu batean plater desberdinak egin behar dituzte eta errezebituko duten notaren arabera talde bat eliminatua izanen da astelehen guziz.
Irakurri gehiagoBerriz ere aditu daitezke pilotakada hotsak Irisarriko Gure Doian. Hainbat astez hetsia izan ondotik, berriki zabaldu ditu bortak berriz ere Irisarriko trinkete-ostatu ezagunak, hainbat berritasunekin.
Irakurri gehiagoIrulegiko Sotoak bere 70 urteak betetzen ditu aurten. Garaian 9 mahastizainekin eta 60 hektarearekin abiaturik, gaur egun 36 mahastizain dira eta 150 hektarea kondatzen ditu sormarkak. Berrestrukturaketaren kondu Irulegiko mahastietan landatze lanak egiten ari dira, 2038rako sormarkak 4 000 zango izaitea aitzinikusten baitu.
Irakurri gehiagoHerritarrek ere EHLG-k eraman xantierretan parte hartzen ahal dute, galdetegi batzueri erantzunez, heien jakitateak partekatuz. Aldi huntan bi proposamen badituzue: sai xuria ikusi baduzue edota zuhaitz lepatuetaz zuen lekukotasuna ekarri nahi baduzue.
Irakurri gehiagoLepitzuli xinaurri jalea untsa nahasten da bere inguramenean, ardura entzuten da baina gutxi ikusten. Bizkar grisa du, hegalak marroinak, marra beltzak luzara guzian eta ttitta xuriz apaindua da.
Irakurri gehiagoTatuatzaile bat instalatu da berriki Amenduze Onason. Esperientzia handia du, duela 30 urte hasi baitzen tatuatzen.
Irakurri gehiagoHegoaldeko eskola zonbaitetan aita eta ama euskaldunak dituzten haurren klaseak egiten hasi dira, doaikabe, euskara hutsezko hezkuntza sistemak ez duelakoan bermatzen haurrak elgarren artean euskaraz aritzea. Baina aterabide egokia dea?
Irakurri gehiagoGaurko Kanpoko Mintzaldian entzuten dugu Kontra Passa tokiko taldeak Izpurarat gomitatu duen Emmanuelle Darles informatikalaria. Emmanuelle Darles Unibersitateko erakaslea eta ikerlaria « Ne touchez pas à nos enfants » laster aterako den liburua idazten ari da.
Irakurri gehiago