Marro buru beltzen feria ibiakoitz huntan Lekunberrin
Ibiakoitz huntan Hergarain, Lekunberrin marro buru beltzen feria iraganen da. Gilles Gachenek feria hunen antolatzeko enbeiaz eta egitarauaz gehiago erran dauku.
Irakurri gehiagoIbiakoitz huntan Hergarain, Lekunberrin marro buru beltzen feria iraganen da. Gilles Gachenek feria hunen antolatzeko enbeiaz eta egitarauaz gehiago erran dauku.
Irakurri gehiagoArrutan den AMOBA eskolan euskaraz prestatu duten ikusgarriaz interesatu gira. Eskola elebidun hortan, 105 ikasleetarik 90 bat sistema elebidunean dira. Euskarari atxikimendua pitzarazteko manera desberdinak atxeman ditu Jenofa Baxok eta hauen artean, aurten Irisarriko Ospitalea ondare zentroan egin egonaldiari buruzko ikusgarri bat muntatu dute. Han uraren zikloa eta erabiltzeko manera desberdinak ikasi baitituzte.
Irakurri gehiagoUrteko azken libertimendua, Ozti’bertimendua Bunuzen iragan zen atzo. Desfilearen denboran eta libertimendu hatsarrean euria jeutsala, baina dantzariek eta zirtzilek ardietsi zuten aro txarra haizatzen.
Irakurri gehiagoEtxeko gasna egiten duen Etxe Gazna kooperatiba 1985ean Gotainen sortu zen lauzpabost laborarirekin, gasnak xukarazteko galdea zelako. Gero, lekua ttipixka egonki 1992an, oraingo eraikuntza sortu zuten, Zalgize-Donezteben. Sortu denetik, 130 etxalde baino gehiagok dituzte kooperatibaren xerbitxuak baliatu, urtean 15,5 tona gasna ondurik.
Irakurri gehiagoOztibartarrek haien libertimendua eskeiniko dute igande huntan Bunuzen 11:00etan. Aintzin desfilea 10:30tan eta ondotik jateko eta edateko.
Irakurri gehiagoUrtero bezala, Crédit Agricolek bere lekuko kutxako biltzar nagusia eginen du ondoko astelehenean.
Irakurri gehiagoJour de Fete konpainiako Besteen Kalea antzerkia eta Marise Urrutiren sorkuntza berria Itzuli konpainiaren Oihana dantza-antzerkia.
Irakurri gehiagoOtsail ostegunen azken gaualdia arrats huntan iraganen da Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagarekin. Euskalgintza eta feminismoa izanen dira gaurko aipagaiak. Hainbat artikulu argitaratu eta gero, 2019an liburu batean bildu zuten haien pentsamendua “Trikua esnatu da” liburuan. Haien ideiak partekatzeaz gain, iparraldeko jendeak nola ikusten duen ikastera ere heldu dira, iparraldean mintzaldi gutti emaiteko parada baitute.
Irakurri gehiagoGaurkoan, antzerkia aipagai Frantxoa Teilagorrirekin, bi afitxa aurkezten dauzkigu eta antzez lan polit bat.
Irakurri gehiagoJaz lehen aldikotz libertimendua izan zen Hazparnen. Taldea berriz motibatu da «Libertimenturaz» antolatzeko!
Irakurri gehiago