Gamueko eiheran obra franko eginak izan dira inhala ur gehien nazaren gibelean beiratzeko
Gabadiko lurretan, Gamueko eiheran segitzen dugu. Obra franko eginak izan dira inhala ur nazaren gibelean beiratzeko. Saihetsean murruak eginak izan dira nazaren handitzeko. Eiherako hegatzak, murruak gaur egun lurrean dira. 1900. urtean turbina berriak ezartzeko lekua egin beharrez dena barreiatu izan behar zuten. Eihera horren azken jabeak iraultzatik jabe zirenak ziren. Eihera horretarik elektrika hornitzen zen Donapaule herriari.
Irakurri gehiago