Donibane Garaziko berriak 20-10-14
2020ko urriaren 14eko Donibane Garaziko berriak Graxana Parisekin.
Irakurri gehiago2020ko urriaren 14eko Donibane Garaziko berriak Graxana Parisekin.
Irakurri gehiagoAurtengo telethon ekitaldia # trop fort edo sobera azkarra lelopean eginen da abenduaren 4 eta 5ean. Egoera berezi batean izatez ahalegin guziak eginen dituzte boluntarioek presente izateko. Ezinbesteko ekitaldia da telethona ikerketek aitzina segi dezaten, ez ohiko eritasuner sendagailuak atxemateko. Egoera dela eta, aurtengoan urtarrila arte ekitaldiak antola ditzakezue: benevolas@afm-telethon.fr helbide elektronikora idatziz antolatzeko ekitaldiaren berri emateko.
Irakurri gehiagoGaur, Bankan diren proietuetaz mintzatu gira. Ekonomia eta enplegu arloan adibidez, enpresa mintegi eta « Thiers lieu » delako bat sortu nahi lukete Olha etxean. Sozial arloan Bankako erdiguneko etxe batean adinekoentzat egokituak diren bospa sei apartamendu egin nahi dituzte, zahar etxeetara joan ordez, ahal bezainbat herrian eta inguraturik egoiteko parada eskainiz.
Irakurri gehiagoGauxoriak egunak sasietan gorderik pasatzen ditu, gauaz bizi da, intsektuak airean ihiztatzen ; xori migratzailea da. Hemen gaindi egoiten da maiatzetik iraila arte. Xixtu luze bat entzuten baduzue, hegal klaska batzuekin, gauxoriarentzat ugalketaren garaia delako marka da.
Irakurri gehiago2020ko urriaren 13ko Aiziritzeko berriak Xantxo Ihidoiekin.
Irakurri gehiago2020ko urriaren 13ko Irisarriko berriak Peio Minhondorekin.
Irakurri gehiagoJoan den herriko bozetarik landa, Larzabaleko herriko kontseilu berria lanean ari da, proiektuak aitzina eremaiten: jandarmeri ohian obrak laster 3 haurtzain instalatzeko gisan; postaren egoitzan bizitegi bat; herriko lotizamenduan 7 lur eremu salgai arauak ber ikusi ondotik; eskola inguruetan obrak; aisealdi pasealdi gune bat frontoi gibelean; proiektu hauek aipatu ditugu Christelle Caset Larzabaleko auzapezarekin, eta pundu bat egin ere herrian aurkitzen diren zerbitzuetaz, izan mediku edo komerzio.
Irakurri gehiagoDonapaleuko kontseilua iragan berri da, pundu andana bat aipatuak izan dira interaktiboki. Euskal moneta du herriak, 13 000 euroko ezohiko diru laguntza onartua izan da komertxanten batasunari, herriko langilek Euskara ikasteko desmartxak hastea onartua izan da eta seinaletika berria aurkeztua eta adostua izan da. Kontuak aipatzerakoan, herria ez dela osagarri onean azpimarratua izan da.
Irakurri gehiago“Emile Larre 1926-2015 lekukotasun kantu eta idazki” liburua plazaratu da berriki partaide ainitzek osatua. Horietan dugu Peio Jorajuria Bidarraitar kazetaria.
Irakurri gehiagoAlex Artzelus - Iparraldeko eta hegoaldeko akzantak
Irakurri gehiago