Aldudeko berriak 20.09.15
2020ko buruilaren 15eko Aldudeko berriak Pantxo Hirigaraiekin.
Irakurri gehiago2020ko buruilaren 15eko Aldudeko berriak Pantxo Hirigaraiekin.
Irakurri gehiago2020ko buruilaren 15eko Arberoako berriak Jean-Mixel Duhaldekin.
Irakurri gehiagoAmikuzeko lurralde batzordearen lehen bilkura ofiziala iragan da. Begitarte berri andana bat agertu da. 35 lekurekin Amikuzen, 17 berriak dira. Eric Narbais Jaureguy Amikuzeko lurraldeko animatzailea izanen da, Arnaud Fontaine Oseraineko auzapeza sozial eta kirol guneen presidente ordea izanen da eta Charles Massondo Donapaleuko auzapeza Euskal Herri Elkargoko komisio permanenteko kide izanen da.
Irakurri gehiagoUda huntako turismo bilduma ez bada oraino egina ere, uda huntan Garazi Baigorrin jende ainitz ibili dela baieztatu dauku Garazi Baigorriko turismo bulegoak. Eguneko tatxa gutxiago ordaindu da jende ainitz etorri baita bakarrik egunarentzat. Beilari gutxi izanez, Donibane Garazik eta inguruko hortan berezitu aterpetxeek sufritu dute eskas hortaz. Turismo bulegoko Marie Hélène Ernagarekin mintzatu gira.
Irakurri gehiagoNekez Ari Garazi aldeko gizon koroak uda huntako 3 garren eta azken kantaldia eskainiko du asteart arrats huntan, 9etan Donibane Garaziko pilota plazan. Gehienetan elizetan kantatzeko usaia badute, aurten egoerari egokitu dira, plazan aire librean kantatu ahal izateko. Frantxoa Maitia, Nekez Ari taldeko kantaria Pantxika Arrambideren mikroan.
Irakurri gehiagoBéatrice Fougy, Amikuzeko mediatekakoaren liburu gomendioa: Gregoir Solotareffen "Otsoño".
Irakurri gehiago2020ko buruilaren 14eko Domintxineko berriak Jean-Mixel Pochulurekin.
Irakurri gehiago2020ko buruilaren 14eko Makea eta Lekorneko berriak Beñat Bidegainekin.
Irakurri gehiagoEntzumenari buruzko informazio goizaldia antolatua zen Donapaleuko ospitalean. Horrez gain entzumenaren azterketak egin ahal izan dira urririk. Aitortu behar da gehienak 50 eta 70 urte arteko populazioa zela, beharrietako lehen arazoekin. Ez da itxaron behar elkor izaitea azterketak egiteko gaitza lehen bai lehen tratatuz hobeki da tresnen ezartzean. Belarriak behar dira babestu, azantza azkarreri kasu eginez eta musika entzuterakoan bolumenari kasu emanez. Belarriak garbitzeko makilak ere deskontseilatuak dira, busoinen egitea emendatzen baitu eta batzuetan zauritzen ahal beita, uretan girelarik aski da gehiengoarentzat. Noemi Clermon belarri tresnetaz asolatzen dena gure arten ginuen.
Irakurri gehiagoErrugbian, Federal mailako partidak berriz hasten dira igande huntan. Iazko sasoina ezin izan zuten bururatu, eta aurtengoa ere usaian baino berantago hasten da pandemiagatik. Errugbilariak presatuak dira txapelketa hunen abiatzeko. Bainan prest ote direa? Baietz erantzun dauku Mattin Brust Nafarroa taldeko jokolariak. Nafarroak etxean, Donibane Garazin jokatuko du lehen partida Gujan Mestras-en kontra.
Irakurri gehiago