
Donibane Garaziko txertatze gunean orotara 108 pertsona txertatuak izan dira
Donibane Garaziko txertatze gunean orotara 108 pertsona txertatuak izan dira. Hauetarik 87 adinetako jendeen etxeetako egoiliarrak ziren, eta gaineratikoak 50 urtetik goitikoak edo osagarri arrangurak dituzten osasun arloko langileak. Adinetako jendeen etxeko pertsonen erdiak erabaki du ez txertatzea, beste erdia aldiz txertatua da. Astelehenean publiko zabalari luzatutako txertaketa kanpaina hasiko da Izpuran, 13 mediku boluntarioekin.
Irakurri gehiago