IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
412 ikaslek sartzea egiten dute aurten Donibane Garaziko Navarre lizeoan. 297 sail orokorrean dira eta 115 sail profesionalean. Sartze hau prestatzeko hainbat protokolo plantan emanak izan dira babes neurriak errespetarazteko. Navarre lizeoko zuzendaria den Nathalie Pasquierekin mintzatu gira.
Irakurri gehiagoZaldibar argituko kideak, Aldaka gaztetxean genituen igande honetan, bertan gertatzen denaren berri eman nahian. Duela 6 bat hilabete Zaldibarko hondarkintegian lur erortze bat izan zen. Bi langile desagertu ziren, Joakin eta Alberto. Agorrila bukaeran atxeman zituzten Albertoren hexa zonbait.
Irakurri gehiago2020ko agorrilaren 31ako Makea eta Lekorneko berriak Beñat Bidegainekin.
Irakurri gehiagoImajina dezagun etxebizitza politika anbiziotsu, justu eta eko arduratsua, hau zen atzoko Inxauzetako solasen gaia.
Irakurri gehiagoErakustoki hortan 3 atal desberdin bisita ditaizke : Luzaideko ohidurazko sukaldea, bolanten xokoa eta orreagako batailako erakustokia. Luzaideko erakustoki horri interesatuko gira Iñaki Camino auzapezarekin, Turisma bulegoko Ane-rekin, ikerketa lana egin duen Aranzadi elkarteko Suberri, eta Nafarroako mendi aldeko garapen teknikaria den Edurne Miguel-ekin
Irakurri gehiagoDuela bi urte, enpresa berri bat plantatu da Donaixtin, zurgintzan ari dena, bainan ez ohiko zurgintzan eraikuntza bereziak egiten baitira kusku deitzen den enpresan, hala nola tiny house edo zurezko etxe ibiltariak. Kusku enpresan 3 partaide dira, eta gu Benoit-rekin mintzatu gira
Irakurri gehiagoD.Garaziko laboratorioaren gain zen testen egitea, ARS Osagarri ajentziak antolaturik. Pentsatzekoa zen bezala jende ainitz hurbildu da, 170bat orotarat; batzu kasu positibo batzuekin kontatuan izanik, aholkatua izan baitzaie eta beste batzu berriz zuhurtziaz beren baitarik hurbilduak ziren. Laboratorioko langilea den Intza Oxandabaratzekin solastatu gira bainan lehenik batzu ta besteen ikusmoldea bildu dugu lerroan beha zaudelarik.
Irakurri gehiago