IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Etxaldearen balioa, lurraren bilakaera, erretretako eskubideak, arranjamenduak, etxalde bisitak... Lehen formakuntza urtarril ondarrean, Brigitte Chizel soziologoarekin. Xehetasunak EHLG-ko Leire Axuarena-rekin
Irakurri gehiagoBehaskaneko St Michel eskola pribatua da antolatzaile. Kontzertu huntaz baliatu gira eskola hunen ezagutza egiteko. Eskolak historio bitxia du, hastapen batean neskak bakarrik baitziren eta mutioak eskola publikoan ziren. Eskola publikoaren hestearekin neska eta mutiko bateratu ziren pribatuan. Gaur egun 38ikasle badira bi erakaslerekin. Eskolako presidentea den Michel Lasalle-kin xehetasunak eskolaz eta larunbateko kontzertuaz
Irakurri gehiagoElkartearen helburua da hergarain mendietan ibilaldiak egitea eta ttutturru trail antolatzea. Elkarteko kide den Mixel Larrañetak gehiago erraiten dauku…
Irakurri gehiagoBadu zonbait hilabete orain, Heleta eta Bidarrain, Eztitxu Mugika ile apaintzaile ibiltariak bere saloina herriko plazetan pausatzen duela. Bere karabanarekin heldu da, hau egiazko ile apaindegi bat bezala antolatua delarik. Bainan Eztitxu Mugika ez da ile apaintzaile arrunta : eri edo elbarrituak direnen artan berezitua baita. Pinpirin Pausa deitzen da bere saloin ibiltaria. Eztitxu Mugika entzungai
Irakurri gehiagoIDUZKI LORE taldeak, Piarres LARZABALen obra ezagunena emaiten ari da urria geroztik ; 2020eko hautekundeak direla eta, aktualitatean sartzen dira antzerkilariak, Maika Etxekopar-en laguntzarekin, hura izan baita taula zuzendari lanetan. Testua oinarri bainan moldaketa ttipi batzuekin, Piarres larzabalen obrak duen gaurkotasuna, ere egokitu dute. Arantxa Idieder mintzatu zen antzerkia emaiten hasi aintzin bi aktorekin, Bernadette Luro, eta Peio Bixoko Berhokoirigoinekin
Irakurri gehiago