IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Xori izigarri pollita, hau ere desagertzen ari dena. Moko lodi ta laburra, hazi jalea. Baina ere pipita jalea, edo kimu jalea ; hots baratzezainen etsaia izaiten ahal den xoria da Gailupa
Irakurri gehiagoEzagunena izan da duela 450 milio urte, kate krisiarena, meteorito bat lehertu zelarik Mexiko aldean, ikaragarriko hautsa altxatuz eta iguzkia kukutuz. Tenperaturen apaltzeen ondorioz dinosauroak desagertu ziren. Krisi hau ezagunena, bainan ez larriena. Larriena 3garren krisia izan zen, espezien %95a desagertu baitzen itsasoetan. Duela 66 milioi urte 5garrena, eta krisia hunen hatzak oraino ikusgai dira lapurdi kostaldeko flish-etan. Orai 6garrenaren bizitzen ari gira, baina ez ixtripu natural baten gatik, baizik eta jendartearen aktibitatearen ondorioz. Fabien Hourtané-k galdera egiten du huntarik aterako ote giren......
Irakurri gehiago2018 ko Maiatzean sortu zen Etorbide elkartea Garazi-baigorri-iholdi-Oztibarre eskualdean, etorkiner laguntza ekartzeko. Joan den hilabetean biltzar nagusia egin zuten, eta egunerokoan egiten duten lanaz mintzatu zaigu elkarteko Beatrice Mainhaguiet. Ekartzen duten laguntza izan daiteke : Administratibo, aterbe bat aurkitzea eta integrazioan laguntzea, gazteak eskolatuz.
Irakurri gehiagoFoyer rural, Denena eta CDCCAS egiturek bultzatu proiektua da. 3 sail landu dituzte 2019an : informatika, osagarria eta antzerkia. Antzerkian, 10 herritar bildu dira Michel Fouché taula zuzendariarekin. Eta hiru antzerki eskeiniko dituzte, tarteka Denena koroak kantuak emanen dituelarik. Juliette Supervielle gurekin
Irakurri gehiagoHorra Horra gure Olentzero! Aurten ere Olentzerok Donibane Garaziko karriketan ibilaldia eginen du bere astoak lagundurik. Harekin kantuak ere emanen dira. Peña Urkuluk du Olentzero gomitatzen azken 20 urte hauetan. Pantxika mintzatu da Filipe Frantxistegi Peña Urkuluko kidearekin.
Irakurri gehiagoMetal zaleak baldin bazirezte, hitzordu hau zuentzat da ! Torheit taldeak bere lehen diskoaren entzuketa proposatzen baitu Donibane Garaziko Luisenia ostatuan ostiral arats huntan. Baxe Nafarroko 5 lagunek osatu metal taldearen ezagutza egin dezagun, Iban Faltxa eta Battitt Castillon kantari eta gitaristak entzun ditzagun
Irakurri gehiagoAfog elkartean laborariak laguntzen dira etxaldeko kontabilitatea egiten. Baina ez bakarrik. Laborari taldeak biltzen dira, adin eta xoko guzietako laborariak. eta elgar trukatze baikorra da, Laurentx Uhart
Irakurri gehiago