IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Manex Erdozaintzi Etxart-en Hinki Hanka poema liburuaren irakurketa jarraikia egin dute 80bat presunek Donapaleuko Mediatekan. Manex Erdozaintzi Etxart sortzez Ibarlarra, euskalzaina, frantxixkotar frailea, duela 35 bat urte zendu zen. Donapaleuko Frantxixkanoen etxean egon zen. Liburu, artikulu eta beste, idatzi frango utzi zituen. Horien parte batek, ainitz eztabaden ondotik, ukanen du orai leku Amikuzeko Mediatekan. Amikuztar, familiako, frantxixkano lagun, bere olerkiak gostukoak dituztenak bildu dira. Hemen entzungai Eñaut Etxamendi, Xantxo Iturrioz, Piarres Erdozaintzi, Itxaro Borda eta Agurtzane Ortiz
Irakurri gehiagoBurdin bideetako kurutzamenduak egiten dituzte eta mundu guzian saltzen. Joanden larunbatean urte buru hori ospatu dute, lantegia idekiz. Eta hor ari den Patrik langile batekin egon zen, Bernadette Argain
Irakurri gehiagoHeldu den asteburuan, Donibane Garaziko karrikak jendez eta bereziki emaztez beteko dira Garazi En Rose ekitaldiaren 4 garren edizioa kari. Funtsean, Donibane Garaziko karrikak jadanik arrosez beztitzen hasiak dira. Urria, bularreko minbiziaren kontrako hilabete arrosa da. Eta heldu den igandean 1500 korrikalari eta ibiltari elkarretaratuko dira, bularreko minbizi horren kontra.Isabelle Jean Garazi en Rose elkarteko laguntzaileak oroitarazi dauku, etekinak 3 elkarte desberdinen laguntzeko erabiliko direla, eta urtean zehar ere gauza frango lekuan emaiten dituztela bularreko minbiziaz informatzeko.
Irakurri gehiagoIkusgai da egun guziz goizeko 10 tarik eguerditarat eta arratsaldeko Oren bat terditarik 6ak terditarat, goizez bakarrik Ibiakoitzez. Erakusketa hau oinharritzen da Claude Labat ixtoriolaria eta Marco Armapach marrazkilaria sorginkeriaz moldatzen ari diren liburuan . Pantzo Hirigarai-ri aurkeztu dio Claude Labatek, elkarlan bat izan dela azpimarratuz lehenik
Irakurri gehiagoHori dela eta CPIE inguramen egiturak norberak garbitzeko produktu sanoen ikastaroak antolatu eta antolatzen ditu. Nahiz eta gelditzen direnak betean izan, erakusten du gaiaren interesa. Beste irudi bat erretretadun eta emazteak direla gaiaz interesatuak agian senarrari aholku emaiteko. Joko moduan hasten dira produktu desberdinak aztertuz. Gero produktuak egiten hasten. CPIE egiturako Laurence Goihenetxe gurekin
Irakurri gehiago