IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Hilabete guzian, argazkiak ikusgai izanen dira Donibane Garaziko karrika eta leku ezberdinetan, hala nola herriko etxe edo apezpikuen presondegian. Daniel Velez-en argazkiak, Lizarrako argazkilarienak, Orteseko lizeoko ikasleenak. Usaian bezala, aurtengo argazki lehiaketaren sailkapena eginen da ere, 50 argazkien artean, apezpikuen presondegian ikusgai direnak. Aurtengo gaia : Irakurketa. Animazio guzi hauetaz xehetasunak argian elkarteko Mattin Errekart-ekin
Irakurri gehiagoKabalkada Aiherran lehen aldikotz antolatzen da aurten, irailaren 22 eta 29an. Kaeria hortarat, dantzari, antzerkilari, kantari, herri guzia mobilizatu da ikusgarri eder baten eskaintzeko. Txartelak oraindanik salgai dira toki ainitzetan ; Eta azken denboretan ikusiz herrietako ikusgarrien arrakasta, hobe txartela aski goiz harturik. Kabalkada hau xehekiago aipatuko dugu ondoko egunetan, errepika orokorrak jitekoak baitira ere. Bainan lehen jasta bat emaiten daukute Aiherrako Mikele, Kattalin eta Xabinak
Irakurri gehiagoMaiatz argitaletxeak argitaratu du. Bazen denbora bat horren idazteko gogoetarekin zela eta kausitu du, frantxesez idatzia da herdalduner zuzendua baita. Hutsune bat bazela atxemaiten zuen, nahiz eta Aek hor izan, euskara bakarrik ikasteko metodoa falta zen. Eta sinpleki esplikatua. Bere erranetan irakurtzen duenak euskalduntzen da. Benat Laxage idazlea eta Luzien Etxezaharreta Maiatz argitaletxekoa entzungai
Irakurri gehiagoIzpegiko lepoa iguzkitsu eta koloretsu , jendez mukurru betea goizetik, Donapaleutik Urdazubira zoan etapako txirrindularien ikusteko. Pantzo Hirigarai hango giroan sartu da eta ikusle batzukin solastatu da, txirrindulariak etorri aintzin. Bainan lehenik mikroa luzatu dio, hain beste jendeekin egun guzian lanpeturik egon den Irigoien bentako Joseba-ri.
Irakurri gehiagoKurku xtrem lasterkaldia Amorotzen 5garren antolatzen da, irailaren 7an larunbatarekin. Bizikletaz eta lasterka ; aurtengo berrikuntza : ttuku deituriko lasterka edo bizikletaz baina ainitzez errexago dena. Arratsaldean badira kirolarien hitzorduak, goizean ere ibilaldia izanen da arrakasta ederra biltzen duena. Egun guzian eta gauean jateko eta edateko izanen da. Haurren txokoarekin. Arnaud Abadie
Irakurri gehiagoMozteen ordutegiak eman dizkigu Filipe Goietxe, Xibero eta Baxe Nabarreko Departamenduko bideen arduradunak
Irakurri gehiago