Lurzaindiaren berri Dominique Ameztoy Arlanttorekin
Larzaindiaren berri hartu dugu eta berriki egin dute biltzar nagusia
Irakurri gehiagoLarzaindiaren berri hartu dugu eta berriki egin dute biltzar nagusia
Irakurri gehiagoXiril Alvarez ofizioz mendi gida da, eta atelier desberdin ainitz antolatzen ditu urtean zehar, osagarria eta naturarekin lotura dutenak. Badu orai zonbait urte sylvoterapia pratikatzen duela. Pratika hau Japoniatik heldu da, Shinrin yoku deitua, han aspaldian egiten den terapia mota bat da
Irakurri gehiagoTalents de femmes 64 elkarteak lehen azoka antolatua du aste hondar huntan: Talentuz josiriko emazteak deitua. Bi egunez, Donapaleuko merkatu estalian. Maitena Intxauspek parte hartuko du berak hartzitu dituen barazkiak han erakutsiz eta salduz. Talentuz josiriko emazteak deitu saloia beraz ebiakoitzean eta igandean izanen de Donapaleuko merkatu estalian, 9:00etatik 18:00ak arte.
Irakurri gehiagoEgitura hunek adin ttipiko migranteak errezebitzen eta segitzen ditu ; duela 4 urte ideki zen eta departamenduak finantzatzen du. Barnekaldeari dagokionez, 40bat migrante gazte dira segituak ; eskolan dira eta gehienak aprendizgoan ofizio bat ikasten ari dira, hargintzan, zurgintzan, okindegietan edo ostatugintzan. Lekuan lekuka, kirol elkarte desberdinetan ere sartuak dira ; hots integrazioa untsa pasatzen dela esplikatu dauku don bosco instituko Jeremy Julien zuzendariak :
Irakurri gehiagoOstankokoa sortzez, Arrutan bizi da gure gaurko solaskidea.Tolosan ikasketak egin ondoan, 23 urtetan Etxarri formakuntza zentroan hasi zen erakaskuntzan. Biologia, fisika, kimika erakutsi ondoan, kudeantzan berezitu zen Maddi Mendiboure.Etxarri zentroak ukan dituen urte arrakastatsuenen partaide izan da Maddi eta laborantxaren kanbiamen haundienak bizi izan ditu.
Irakurri gehiagoUsaian bezala larunbat eta igande huntan Iholdiko Hoxari ezker pareta barne eta inguruetan iraganen da. Ekoizleen merkatua, laborantxako tresnen merkatua, traktur salmenta, okasionezko autoak ere izanen dira. Landibarre eta Iholdiko eskolako burasoen eskartekoak dira antolatzaile, eta Landibarreko eskolara izan gira xehetasunen bila :
Irakurri gehiagoApirilaren 7an Baxe Nafarroako haur eta gaztetxoen kantu xapelketa Aiziretzeko Xilokan gelan iraganen da. Egun osoko egitarauarekin. 1987an hasi ziren ospatzen lehenengo haur kantari txapelketak. Haur-Gaztetxoen Kantu Txapelketetan 6-15 urte bitarteko ikasleek hartzen dute parte bi kategorietan banaturik: HAURTXOAK (6-11 urte) eta GAZTETXOAK (12-15 urte).
Irakurri gehiagoBideak guneak Amikuzeko hiru artista-elkarte juntatu ditu haien obrak erakusteko gela batean. Artizar elkarteko ikasle eta kidea da Florence Luku artista (argazkian ezkerrean), bere obra bat hautatu du eta bertze artisten obrekin batera erakusgai ezarri. Erakusketaren gaineko xehetasunak eman dauzkigu bai ere salatu beretako zer ekartzen dion tindatzeak. Erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 20a arte.
Irakurri gehiagoBazko astelehenez Lasan iragan dira Frantziako mus txapelketaren finalak. Txapelketa nagusian, Ahurtiko Alain Vergez eta Mattin Plattier nagusitu dira, emazteen txapelketan Uztaritzeko Yvette De Balman eta Maïté Aguirre, eta gazteen txapelketan Hazparne Paxkoeniako Elena Maitia eta Clément Trentin.
Irakurri gehiago