Naturari buruzko mintzaldi zikloa proposatzen du Garaziko Gaztetxeak, heldu den astetik goiti

04/12/2019

Gure Bazterrak deitu dute, 4 hitzaldiz osatu eztabaida ziklo hau. Euskaraz eta tokiko gazte adituekin eginen dira. Nondik etorri zaien ideia eta zergaitik Naturaren gaia hautatu duten lantzea, esplikatu daukute Garaziko Gaztetxeko Maia eta Maialenek

Lehen hitzaldia Apirilaren 18-an, ostegunarekin aratseko 7ak eterditan: Pireneotako Hartz Arrearen ikerketa, Xabier Dindar-ekin

Bigarrena Apirilaren 25-ean, tenore berean: Gaurko laborantza modeloen ondorioak eta agroekologia, Martta Irigoienekin

Hirugarrena: Maiatzaren 5-ean igandez aratseko 7 etan: Oihanen kudeaketaren erronkak 21 garren mendean, Gilen Igoarekin

Azkena Maiatzaren 9-an ostegunez 7te’rditan: Tokiko erreketako espezieak: erronkak eta aldaketa klimatikoaren eraginak, Mikel Cherberrorekin

Garaziko gaztetxeko berriak hemen klikatuz