Akamarreko eihera, amikuzeko bakarra irina ez zuena egiten

2018-09-26

Amikuzeko 65 eiheretan irina egiten bazuten, Akamarren burdina zuten egiten. Oihan bazter batean aurkitzen zen Akamarreko eihera hau, burdina hurtu arazko behar zuen egurra ondoan aurkitzen zuen. Ondoan ere Akamarreko portua (Itsasoko marea senditzen da Akamarre arte). Komertzio handia zen garaian, eta Akamarreko burdinaren harat hunatentzat ere frango baliatua. Historioa gehiago Jean Claude Mailharin-ekin