Azken 20 urteetako urte txarrenetariko bat omen da aurtengoa biperrarendako

2020-11-13

Aurtengo urtea txarra da biperrarentzat, udako idortearen ondotik euria franko kolpez. Azken 20 urteetako urte txarrenetariko bat omen da aurtengoa. Hala ere heldu diren egun ederrekin ekoizleek espero dute urte bukaera ona ukaitea.  Hetsialdi garaian ureztatzeko baimen bat galdegin izan behar zuten bi aldiz, bigarren derogazioa berant aire eskuratu zuten.

Baimena eskuratzeko desmartxa luzea eta zaila da. Bilketa garaia luzatzeko baimena galdegina dute abenduaren 15a arte. Erantzunik ez dute oraindik ukana. Krisiak salmentetan ondorioa ukan du dudarik gabe.  Panpi Olaizolak Ezpeletako biper sindikatako kideak egoeraz bilan bat egin dauku. Geroan dituzten proiektu zonbaitetaz ere mintzatu zauku.