Buru beltza elkartearen biltzar nagusia joan den ostiralean egin da Donaixtin.

2020-09-18

Buru beltza elkartearen biltzar nagusia joan den ostiralean egin da Donaixtin. 2019an eramandako proiektuez pundu bat egiteko parada izan da. Aurtengo eta ondoko urteetako aurre ikusten diren proiektuak ere aipatu dira. Artzainen enplegu boltsak segitu dituzten artzainen bilantxo bat egin da. Lan eskaintzei begira aurten 36 lan eskaintza tratatuak izan dira, horietarik 17 iparraldean, gaineratekoak Biarnoan. Neguko sasoinarentzat 12 lan eskaintza jadanik baditu proposatzeko Buru beltza elkarteak. Enplegatzeko beharra dutenek harremanetan jarri behar duzue elkartearekin. Bestalde, aurten iragaitekoak ziren animazioak bertan behera uzten dira osasun krisiaren gatik. Elkarteko kide batek ematen dauzkigu xehetasunak.