EHLG: Etxaldeetako zuhaitzen artatzeek segitzen dute

2021-03-19

Etxaldeetako zuhaitzen artatzeek segitzen dute. Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak etxaldeetan jarraiki dituen landatze proiektu guziak bururatuak dira. Formakuntzek segitzen dute; heldu den asteazkenean zuhaitz fruitudunen xertaketa ikastaldia iragaitekoa da Hazparneko Armand David laborantxa lizeoan.

Erretretatik hurbiltzen ari diren laborarientzat Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak bi egonaldi berezi antolatzen ditu. Bestalde Nafarroako olioa eta kontserben eskuratzeko parada eskaintzen du Errigora ekimenak. Horiek oro aipagai Maritxu Intzagaraiekin.