EHLG-k Gaec-an diren laborariei ikastaldiak proposatzen ditu

04/30/2021

2018az geroztik Gaec-ak kontrolatuak dira lau urtetarik aldi batez bederen laborantxako aktibitateak egiaztatzeko. Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak Gaec-an diren laborariei formakuntzak proposatzen ditu. Iaz, Jutsiko Jeanine Aguergarayek ikastaldia segitu zuen, haren lekukotasuna entzungai. Ikastaldiez xehetasunak ematen dauzkigu Maritxu Intzagaraiek.