EHLG-k ondoko asteetan formakuntza eta egunaldi tekniko franko proposatzen ditu

11/20/2020

Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak egun erdi tekniko bat antolatzen du abenduaren 2an gaztaina ondo zaharren artzatzeaz, hauek gaztaina berriz eman dezaten. Euskal Herri barnekaldean iraganen da formakuntza, xedarratze erakusketa eginen da asteazken goiz horretan.

Abenduaren 3an ardi esnedun hazkuntzaren oinarriak formakuntza saioaren 3. eguna eginen da Ainiza Monjolosen 9:30etaik 17:30 arte. Abenduaren 9an eta 16an “certifico” formakuntza iraganen da Ainiza Monjolosen. Formakuntza hau lehen galde egileei idekia da. Bestalde azaroaren 26an Mauleko zerbitzu gunean “Bourse d'emploi des bergers des Pyrénées Atlantiques” eta “association des bergers salariés du 64” elkarteek formakuntza bat proposatuko dute artzaineri, bortuetako alhaguneak hobeki kudeatzeko. Formakuntza hauetan parte hartzeko izenak aitzinetik eman behar dira.

Diru biltze kanpainak segitzen du beti. EHLG eta Lurrama manera desberdinez laguntzen ahal dituzue: emaitza arrunt bat eginez EHLG.org webgunetik pasatuz edo postaz igorriz zuentzat 64220 Ainiza Monjolose helbiderat. Gehiago erraten dauku Mirentxu Inzagaraiek.