Euskal Herriko Laborantxa ganbarak ohiko zikiroa prestatuko du uztailaren 4an EHZn

2021-06-28

Euskal Herriko Laborantxa ganbarak ohiko zikiroa prestatuko du uztailaren 4an EHZn igandez Irisarriko Airoski gelan. Bazkaria 13:00ean hasiko da, tokiko kalitatezko eta sasoineko ekoizpenekin sukaldatua izanen da. Sasi ardi haragia dastatzeko parada izanen da besteak beste.

Bestalde, Zurkaitzak laborarien esperientziaz informazioa bildu nahian 24 laborariengana joan da. Urte bateko lanaren ondotik sareak lekukotasunak bildu ditu, liburua aurkeztuko dute Irisarriko Etxexuria etxaldean uztailaren 6an asteartez 9:45etarik goiti. Jakin lekuak mugatuak direla.

Euskal Herriko Laborantza ganbarak permanentziak atxikiko ditu uztailean barnekaldeko 6 egunetan etxaldeen transmisioari buruzko gaia lantzeko. Hitzordu indibidualak proposatuak izanen dira bakoitzaren galdeei erantzuteko eta gogoetak egiteko etxaldearen bilakaeraz. Xehetasunak Maritxu Intzagaraiekin.