Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Lurramren aldeko kainpana ederki joan da

2020-12-04

Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Lurramren aldeko kainpana ederki joan da. Kanpaina bururatua baldin bada ere, elkartearen laguntzen segi dezakezue. Energiak proposatzen duen alternatiban parte hartzen ahal duzue! Abenduaren 13 arte Energian hartua den harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30 euroko dohaintza bat eginen du EHLG-ri eta 50 euroko emaitza harpidetza laborantzari lotua den kontratu profesional bat baldin bada. Enargiak EDF-k aplikatzen dituen ber prezioak ditu eta ehuneko ehun berriztagarria den elektrizitate eskaintza du.

Anderenahiak elkartea laborantzan ari diren emazteen lekukiotasunak bildu nahi ditu, beren lan eta bizi esperientziak entzuteko. Xapata elkartearen gerezi ondo banaketa bururatua da Arrakasta ikusirik, Xapatak izenak hartzen ahal ditu oraindanik heldu den urteko. Xehetasunak Maritxu Intzagaraiekin.