Negu huntan EHLG-k arbolak landatzeko proiektua duten laborariak lagunduko ditu

10/23/2020

2017ko neguaz geroztik Euskal Herriko Laborantza Ganbarak arbolak landatzeko proiektua duten laborariak laguntzen ditu. Negu huntan 14 xantier pentsatuak dira. Proiektu gehienak baserriko hesi sortzeak dira. Horrek erran nahi du hesi bat landatzen dela pentze bazterrean. Helburua da haize eta eguzkitik babestua izatea eta bioaniztasuna laguntzea.

Proiektu batzuk emanak dira agro-oihangintza sistema plantan ezartzeko… Xehetasunak eman dauzkigu Maritxu Intzagaraiek. Behauzen, Amaia eta Clement baratze zainek 3 metroko hesia landatuko dute negu huntan, 600 bat landare orotarat. Amaik proiektua azaldu dauku.