Poctefa Emensaspi: Euskal Herriko osoko etxaldeen iraunkortasuna

2020-09-25

Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak 50 etxalde xekatzen ditu Ipar Euskal Herrian, etxaldeetako laborantxa sistemen iraunkortasuna neurtuko duen diagnostika berria egiteko. Diagnostika hau mugaz gaindiko proiektu baten baitan sartzen da.

Duela 2 urte EHLG-k Poctefa Emensaspi proiektu Europarra lantzen hasi zen. Aniztasun handiko lurraldea da Euskal Herria, klima eta bazterren aldetik adibidez… Aniztasun horiek etxaldeetako ekoizpen sistema ezberdinak eragiten dituzte. Euskal Herriko egitura ezberdinek elkarlanean eramanen dituzte diagnostika horiek. Gehiago erran dauku horretaz Maritxu Inçagarayek.