Euskal elkargoan, amikuzeko lurraldearen berri Eric Narbaits-ekin

04/16/2018

Amikuzeko poloaren azken juntan jakin dugu Mediatekan arra freskatze lanak eginak izan zirela. Manex Erdozaintzi Etxart liburutegia aldiz ez da berriz hor ezarria izan. Zabalik-ek kudeatzen dituen dokumentuak Amikuzeko mintegiko gela batean daude zain. Ondoko egunetan bilkura bat dute aterabide baten atxemaiteko. Bestalde oroitarazia izan da Igerilekua hetxia izanen zela uda huntan. Saint louis Kultur gunearen kudeaketarentzat hautagaitzak berriz ikusten dituztela hilabete hontan