Bioaniztasuna espezien eboluzioarentzat biziki garrantzitsua da

12/02/2020

Egunero entzuten da bioaniztasuna aipatzen batez ere gehienetan argumentu politikoa bilakatua baita. 80. hamarkadan Edward Wilson Amerikar zientifiko ospetsuak zuen hitz hau lehendabizikorik baliatu espezia dibertsitatearen azaltzeko eta galtzearen arriskua adierazteko. Bioaniztasuna hitza fauna, flora, bakterioak, onddoak, birusak, paisaiak, ekosistemak deskribatzeko erabiltzen da. Aniztasun hori genetikoki ere erabiltzen da. Aberastasun genetikoa espezien eboluzioarentzat biziki garrantzitsua da. Hortaz gehiago erraten dauku Xabier Dindartek.