Udazkenean, oreinaren orroa ezagun da

10/21/2020

Oihanetako ugaztun belar jale handiena da oreina. 2000. hamarkadan kasik desagertzeko punduan izanik, ehizako federazioak berriz sarrarazi zuen hemengo oihanetan. Iratin gaindi eta Arbaietan batzuk badira. Gaur egungo segipen onek eta ehiza plangintza ahulek populazioaren emendatzea bultzatu dute. Udazkenean, oihanean oreinaren orroa ezagun da. Zendako? Nola hauteman bere presentzia? Horiek oro erraten dauzkigu Xabier Dindartek.