Aste huntan sendabelar sailean : Sabuka

11/05/2018

Gaur, sabuka dugu aipagai. Sambucus nigra, latinez, eta sabuka, sauka edo intsusa euskaraz deitzen den zuhaixka hau, beste garaian preziatua zen etxeen babesle gisa. Sabukaren izpirituari edo sabukaren amari, zati bat motzeko edo hartzeko aitzin baimena eskatzen behar dakogu eta zerbait eskaini dezakegu trukean, lore bat, ur apur bat, harri bat edo beste..