Korradu-belarra zinez balio handirik ez duen belarra da ?

02/20/2019

Latinezko zein frantsesezko izena, Ficaria edo ficaire, piku itxura duten erroetatik dator. Euskaraz, korradu-belar izena kornadu-tik dator, hots Nafarroako erresumako balio handirik ez duen pieza baten izenetatik. Eta erraiten den bezala : “Korradu bat ez du balio”, korradu-belarra balio handirik ez duen belarra erran nahi du. Bainan ez da arras egia...