Kurkuma, antioxidatzaile eta anti-inflamatorio paregabekoa

02/06/2019

Jende gabeko uharte batetarat gauza bakar bat eramaiten banu, kurkuma liteke (asuna hor atxemanen dudala pentsatuz, bistan dena). Izan ere, ondorio prebentiboa badu, gaitza agertu aitzin atakatzen baitu. Sendabelar gisa, antioxidatzaile eta anti-inflamatorio puxanta da, ondorio sistemikoak dituena kurkumak eritasuna oinarritik oldartuz.