Marrantaren erremedioen artean, zain-belarra eta amuntza

01/16/2019

Neguan, bai eta ere beste sasoinetan, marrantatzen naiz. Eztula, sudurra tapatua eta kongestioa dira sintoma nagusiak. Zain-belarra eta amuntza dira ene adiskide garrantzitsuenak kasu honetan. Beharrik, sendabelar haiek urte osoan dira gure ondoan, haien zerbitzuak emateko prest.