Sendabelar sailean egun, belar xume baino xumeagoa : bostorria

10/03/2018

Arrosa familiakoa, Bostorriaren hosto eta erroak “Sanjuanera” edo dena artatzen duen pomadaren errezetan sartzen da. Tanuak dituenez, idorgarria edo astringentea da. Beraz, inflamazioa ttipi daiteke eta larruko zauriak senda ditzake. Berdin, ahozko aftak hortzetako minak eta anginak arintzen ditu.