Sendagarria eta marmutxen aurka balio duena : intxaurrondoa dugu aipagai

11/28/2018

Intxaurrondoaren hostoek marmutxak urruntzen omen dituzte, bai eta zerrenak edo zimitzak. Belar-urarekin bota ahal dako zakurrari edo zaldiari euliak hastantzeko. Gainera, hostoak idorgarriak, kongestioa arintzeko onak, orbaingarriak, antiseptikoak eta anti-inflamatorioak dira, besteak beste... Beraz, intxaurrondoen hostoen ur egosia edo dekokzioa buruko hatza, akne eta ekzemaren kontra balioko zaugu. Bai eta ere, oinetako eta eskuetako izerdia arintzeko, edozoin azaleko zauri zerrarazteko, aftak artatzeko, hats txarra freskatzeko, anginak goxatzeko... Gainera, tuberkulosiaren aurkako erremedio espezifikoa dira.