Sendabelarrak - Kler

  • Aste huntan sendabelar sailean : Sabuka

    11/05/2018

    Gaur, sabuka dugu aipagai. Sambucus nigra, latinez, eta sabuka, sauka edo intsusa euskaraz deitzen den zuhaixka hau, beste garaian preziatua zen etxeen babesle gisa. Sabukaren izpirituari edo sabukaren amari, zati bat motzeko edo hartzeko aitzin baimena eskatzen behar dakogu eta zerbait eskaini dezakegu trukean, lore bat, ur apur bat, harri bat edo beste..

    Irakurri gehiago
  • Hurritzaren onurak

    10/18/2018

    Urduritasuna lasaitzen du hurritzak, bai eta ere digestioa egiten laguntzen, zirkulazioa hobetzen, azaleko zauriak artatzen edo argaltzen laguntzen...

    Irakurri gehiago
  • Kler-ekin hiru sendabelar hiltzaile

    04/19/2018

    Lur sagarra familiako asma-belarra, belaikia eta erabelar beltza Solanaceae kusin hiltzaileak dira, nahiz eta farmaziak erabiltzen ditu, bereziki homeopatiak. Narkotikoak eta haluzinatzaileak hiruak beste garaiko belarren adituek edo sorginek erabiltzen jakin zituzten...

    Irakurri gehiago
  • Sendabelar sailean, gaur Milorria

    04/04/2018

    Milorria, andana bat propietateen artean, aromatikoa da. Eta liburu zaharrek eritasun guziak sendatzen dituen belarra gisa kontsideratzen zuten milorria. Beraz, erabiltzea entseatu ahal gira beste oro huts egin ondotik. Gure gorputzean denbora luzez diren gaitz guziak kanporatzen ditu. Aski da entseatzea ! Milorri ugari dira soroetan eta bide bazterretan. Bai hostoak eta bai liliak erabiliko ditugu...

    Irakurri gehiago
  • Sendabelar kronikan gaur erregaliza edo makil goxoa

    02/22/2018

    Erregalizak propietate sendagarri andana bat badu. Erroen zapore goxoari esker, azukrearen ordez erabiltzen da bainan, horrez gain, tisana egiteko landare nahasketa baten erdian, beste sendabelarrak egokitzen eta harmonizatzen ditu. Gainera, emolientea, anti-inflamatorioa, hipertentsiotzailea, biruzida, gibela zaintzailea da erregaliza...

    Irakurri gehiago