Xori erresiñula, gau eta egun, beti kantuz ari da !!

06/18/2019

Xori diskreta dela erraiten da, ez baita erresiñularen ikusteko parada handirik. Xori iluna, sasuetan bizi, migratzailea. Bainan ez bada ikusten ere, entzuten da, gau eta egun kantuz ari baita. Guti balin badira hemen gaindi, hegoaldera edo españara kanpatzera joaiten balin bazirezte, beharriak idek (edo tapa...)