150 bat presuna elkarretaratu dira Donibane Garaziko herriko etxearen aintzinean, Izpurako Luro fundazioko eta Adindunen Egoitza erretreta etxeko langileen sustenguz

06/17/2020

Luro Fundazioa, Adindunen Egoitza eta Toki Eder erretreta etxeak uztailaren lehenean bateratuko baitira “Garaziko osasun etxe publikoa” osatzeko, eta  Euskal Kostaldeko Ospitale zentroak ditu kudeatuko. Hots publikorat pasatuko dira.  Aldaketaren berri urte hastapenetik ukana zuten langileek, bainan ekainaren 11-an oraino, ez zituzten denek kontratu proposamenak eskuratuak.  Ordainsarietan apaltze bat jasanen dute ainitzek.  Elkarretatzeko boz eramailea den Leire Ihidoi eta Luro Fundazioan mediku den Mylène Poujouly