2020ko Intxauzetako solasaldiak

2020-08-31

Imajina dezagun etxebizitza politika anbiziotsu, justu eta eko arduratsua, hau zen atzoko Inxauzetako solasen gaia. 4 ardatz nagusitan pastu dena, lehena goizean etxebizitzari lotutako unibertsitalarien ikuspegi bat, arkitekto, ekonomialari, soziologo etabar…

Gero Emanuelle Wargon etxebizitzaren ministroak hitza hartu du. Berri zenbait ekarriko zituen esperantzarekin orain artekoan segituko duela adierazi du: eraikuntza zaharren berritzeko laguntzak sektore pribatu eta publikoan, PLU-en errestea, industria gune abandonatuen bermoldatzea….

Eta arratsaldean etxebizitzako profesionalen zalantzak entzun ahal izan dira urte berezi honetan eta bukatzeko politikariak, hautetsi eta senatariak, hirietan gertatzen denaren inguruan aritu direnak. Ikerlariek errandakoa aztertuko dute orain eta 2021erako hitzordua hartua da.  Lekukotasun zenbait bildu ditugu. Lehenik entzungai antolatzaileetarik bat den Jean-Luc Berau, ondotik Anie Guillemon senatari sozialista, Alice Leiciagueçahar eta Itsasuar bat.