2020ko Telethon kanpainaren abiatzeko, Ipar Euskal Herriko elkarteak Baigorrin bilduko dira larunbat huntan

2020-09-16

#trop fort izeneko 2020ko Telethon kanpainaren abiatzeko, Ipar Euskal Herriko elkarteak Baigorrin bilduko dira larunbat huntan, irailaren 19-an. Eritasun miopatikoen ikerketa diruztatzen duen Telethona abenduan iragaten bada, gaurdanik prestatzen hasiak dira elkarte guzi hauek. Koronabirusarekin egoera berezia bada ere, beharrezkoa zaie Telethona hor dela gogoratzea. Marie-Agnès Luro, Garazi Baigorriko Telethon elkartekoa gurekin ginuen.

Gomita zabaldua zauzue, maskaturik jin! Hitzordua goizeko 11 orenetan Baigorriko plazan.