26 garren argazkilarien biltzarra bidean da ! Donibane Garaziko karrikak aurtengo lehiaketako gaiaren inguruko argazkiz apainduak dira

2018-09-11

Aurtengo gaia, Donibane Garaziko Arkitektura nagusiak izan da. Epai mahaiak 3 hoberenak hautatuak baditu, publikoak bere iritzia eman dezake irailaren 29-a arte, Apezpikuen presondegian erakutsiak diren 50 argazkien artean hautua eginez. Bestalde ostiral aratsaldean, 6 orenetan, Donibane Garaziko ixtoriaz hitzaldi eta argazki erakusketa bat proposatua Vauban zinegelan