27garren aldikotz, Argian elkarteak argazkilarien biltzarra antolatzen du Donibane Garazin

2019-09-06

Hilabete guzian, argazkiak ikusgai izanen dira Donibane Garaziko karrika eta leku ezberdinetan, hala nola herriko etxe edo apezpikuen presondegian. Daniel Velez-en argazkiak, Lizarrako argazkilarienak, Orteseko lizeoko ikasleenak. Usaian bezala, aurtengo argazki lehiaketaren sailkapena eginen da ere, 50 argazkien artean, apezpikuen presondegian ikusgai direnak. Aurtengo gaia : Irakurketa.

Animazio guzi hauetaz xehetasunak argian elkarteko Mattin Errekart-ekin